Monarkia eta noblezia

Ayala, Pedro López de

Arabar zalduna, Aiarako eta Ampudiako jauna, Errege Katolikoen erregealdiko handiki nabarmena izan zen.

Karlos I.a tronuan sartu eta Komunitateen Gerra hasi zenean (1520), hauen alde egin zuen, Tordesillaseko Batzorde Zentralak (1520ko azaroaren 6a) "Kapitain Nagusi Gipuzkoa eta Arabako lurralde eta probintzietan eta Bizkaiko Konderriko Enkarterrietan" izendatu zuelarik, honela botere zentral eta probintzialaren aurka matxinatuz. Gasteizko eta Ekialdeko Lautadako kontrola izan zuen bolada batez, 10.000 gizoneko armada biltzera iritsiz eta Oña eta Burebaren kontrola mehatxatuz. Politikoki isolatuta, 1521eko apirilean, tropa inperialek behin betiko garaitu zuten Duranako Zubiko guduan, Miñano Nagusitik gertu. 1524ko maiatzaren 16an hil zen, espetxean, Burgosen. Ver Comunidad (Komunitateen Gerra); Duranako Zubia, Batalla del.