Arkitektoak

Basterra Zabalzaurtena, Faustino

Arkitekto bizkaitarra. Bilbon jaio zen 1897ko uztailaren 29an eta 1993an hil zen.

Beste arkitekto baten anaiordea zen, hau da, Diego de Basterra Berastegui (1883-1959).

Madrileko Goi Eskolan ikasi zuen.

Barakaldon udal arkitektoa izan zen eta Euskal Herriko Elkargo Ofizialeko kidea zen.

Aipatzekoak dira burutu zituen Etxe Merkeak, beste zenbait arkitektoekin elkarlanean, esaterako, Ismael de Gorostiza, Santos Zunzunegui edota Tomas Bilbao. Etxe horiek betiko euskal eredu arkitektonikoetako osagaiak zeuzkaten, baserri zein jauregietako elementuak, eta euskal eredu berria esaten zioten. Etxe Merkeak burutzeko kooperatiben artean, honako hauek aipa ditzakegu: El Cadagua (Zalla, 1925), La Union (Gueñes, 1927), Alonsotegui (Alonsotegi, 1934) eta La Conchita (Gueñes, 1938). Horiekin batera, La Amistad Zorrotzan, eta La Popular eta Lagun Etxea Bilbon.