Sendagileak

Aranguren, Gonzalo de

Zirujau euskaldun nazionalista. 1975ean hil zen Hondarribian.

1936 eta 1939 bitartean garatu zen gerra zibilaren eraginez Bartzelonan lan egin zuen lehenengo, eta gerora, Eusko Jaurlaritzak erbestean sortu zuen Bidarteko La Roseraie ospitaleko zuzendaritza hartu zuen. Euskal Alderdi Jertzaleko kide izan zen. Caracasen (Venezuela) finkatu zelarik izen ona hartu zuen zirujau modura eta El Conden klinika partikular bat eraiki zuen. Klinika hartan mota guztietako pertsonak artatu zituen, baita txiroenak ere; azken hauek doan. Caracaseko alkate izateko ere proposatu zuten eta kirol zalea zenez, euskaldunen koloniak osatu zuen futbol taldeko entrenatzaile izan zen. Jaime Lusinchik aitortu zuenez hari zor zion medikuntzarako deiera.

  • BASURKO, A. "Una vida dedicada a la Medicina entre los exiliados. Gonzalo de Aranguren". La Voz de Guipúzcoa, 24 de enero de 1984.
  • URQUÍA ECHAVE, José María en SÁNCHEZ GRANJEL, Luis (coordinador). Diccionario histórico de Médicos vascos, Bilbao, 1993.