Zuzendariak

Gambarte, Fernando

1961ean Donostian jaiotako eszena zuzendari eta ekoizle gipuzkoarra.

Interpretazio eta prestakuntza ikastaroak egin ditu Alejandro Perez Olaizola, Julian Herrero, Juan Pablo Escamillas Zilinski, Esperanza Abad, Marguerite Lyess, Maribel Gonzalez, Pablo Gaztagna eta Danimarkako Odin Teatre eta Suediako Joordcircus taldeekin. 1983an bere lehen antzezlana zuzendu zuen Tanttaka konpainiarentzat, eta ibilbide luze bati ekin zion. Arrakasta handia izan zuen El florido pensil ikuskizunak. Eneko Olasagasti eta Carlos Zabalarekin batera, Euskal Telebistarako egindako Maité eta Ertzainak telesailetako zuzendarikidea da. Aktore eta eszena zuzendari lanak pedagogia lanekin uztartzen ditu.

2003ko maiatzean, Carlos Zabala zuzendariarekin batera, Lurreko istorioak edo absurdoa errealitate nola bihurtzen den estreinatu zuen Donostian, "komiki sozial bat, bere estetika eta transgresioagatik". 2005eko martxoan, "Txema Zubia" Antzerkiaren Lagunen Elkartearen 2004ko saria jaso zuen, hainbat antzerki-proposameni heltzeko erakutsi zuen kalitate eta ausardiagatik.

  • Amor light, Juan Luis Mendiaraz (1987, produkzio burua), film laburra
  • Ciao, amore, ciao, José Antonio Vitoria (1993, ekoizpena), film laburra
  • LARRAÑAGA, Koldo; CALVO, Enrique. Lo vasco en el cine (Las personas), Donostia, Euskadiko Filmategia, 1999.