(Donostia, 1544? ). Itsas armadako jenerala, Gipuzkoako ontzidiaren buru zen 1591n, Bertendonarekin batera, Bizkaikoa bere aginduetara zuelarik, Azoreetatik hurbil borroka luze baten ondoren, Campoverde almirante portugaldarraren ontzia abordatu eta errendatu zuen, itsaso haietatik sakabanatuz eta ihes eginaraziz Indietatik heldu behar zuen ontzidia han zelatatzen zuten gainerako ontzidia. 1599an Bizkaiko galeoi eta galizabren taldea zuen bere aginduetara. Gero, Indietako galeoi-flotak agintzen jarraitu zuen urte askoan.
