Futbola

ARANBURU EIZAGIRRE, Mikel

Aranburu. 1979ko otsailaren 18an Azpeitian jaiotako futbolari gipuzkoarra. Bere ohiko posizioa ertaina da. Azpeitiko Lagun Onaketik heldu zen Realera, haur adinean. Taldeetan jokatu du, haur, kadete eta jubeniletan. 1996 / 97 denboraldian pasa zen Reala B-ra, 1997ko ekainaren 22an debutatuz Logroñesen aurkako partidan. 1999-2000 denboraldian igo zen lehen taldera. 2004-2005 denboraldiaren amaieran 210 partida jokatu zituen Realarekin.

Artxiboa AUÑAMENDI

Oraingoa, 06 / 07, zortzigarren denboraldia du talde txuri-urdinean. Ligako txapeldunorde izan zen 2002 / 03 denboraldian. Orain arte -2007ko otsaila- 245 partida ofizial jokatu ditu txuri-urdinez jantzita, eta 14 gol sartu ditu. Egun, Realeko kapitainetako bat da. Euskadiko selekzioaren hainbat partidatan parte hartu du.

Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)