Literatoak

Altube e Izaga, Gregorio

Idazlea. Leintz-Gatzagan jaio zen (Gipuzkoa), 1969ko abenduaren 9an hil zen Donostian.

Zuzenbidea ikasi zuen Deuston (Bilbo). Lanera, ordea, Gasteizera jo zuen; bertan idazteari ekin zion, eta, hasiera batean "Millán de Léniz" izengoitia erabili zuen. Heraldo Alaves delakoaren zuzendaria izan zen. Zentsura zibileko notario-buru izan zen eta Arabako foru diputatua. Beranduago, Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko zuzendari izan zen eta Arabako Foru Aldundiko Kultura Kontseilari. Hainbat gairi buruzko (nagusiki Arabari buruzkoak) idatziak eta monografia laburrak idatzi zituen. Monografia horietako bat Peñafloridako Kondeari buruzkoa, 1932an argitaratu zen, urte batzuk lehenago Orduña eta Eskolari buruzko beste bat idatzi zuen, azken hori, hala ere, 1946an inprimatu zen Donostian.