Enpresariak

Alfaro Fournier, Felix

Arabar industrialari eta kultura sustatzailea, Gasteiz-Vitorian 1895eko otsailaren 2an jaioa.

Heraclio Fournierren biloba, horrek 1916an sortutako fabrika 1989ko urtarrilaren 23an Gasteizen gertatutako bere heriotza unera arte zuzendu zuen.

Gasteizen Karta- eta Arma-Museoen sortzailea izan zen. Halaber Arte Ederretako Museoaren sustatzailea ere izan zen eta Arte eta Ofizioen Eskola bezalako kultura erakunde desberdinak bultzatu zituen. Club Deportivo Alavesen kide sortzailea, Gorteetan ere eskuordekoa izan zen, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Kidea, Prentsa, Paper eta Arte Grafikoen arloko ordezkaria, arabar hiriburuan Banco de Vitoria eta Banco de Españaren kontseilaria.

2001eko maiatzaren 18an Arabako Foru Aldundiak, Museoen Nazioarteko Eguna zela eta, Alfarori omenaldi bat egin zion, Gasteizko Arte Ederretako Museoaren aretoetariko bateri bere izena emanez.