Politikariak eta Kargu publikoak

Azcue, Juan Pérez de

(?-1522) [Hondarribia]. 1522ko San Martzialeko batailako heroia. 1521ean Hondarribiko alkate zela, 800 gizoneko konpainia baten agintea hartu zuen eta guduan parte hartu zuen. Bere alderdiko soldadu batek tiro eginda hil zen, gaueko iluntasunak desorientatuta.