Eskultore bizkaitarra. 1603an Errenteriako parrokiako erretaula nagusia egin zuen, eta 1605ean erretaula berarentzako lau estatua. 1608an hasi zen Aste Santuko monumentua eliza horretarako. Amaitu gabe hil zen 1610ean, eta eliza hartan lurperatu zuten, bere etxeko hilobi batean.
