Instrumentugilea

Azarola, José

1906ko azaroaren 19an jaio zen Zumaian eta Mexiko Hirian hil zen 1956an.

Sei urte zituenean pianoa jotzen ikasten hasi zen eta hamazazpi urte zituenean Madrilgo Kontserbatorioan Pianoko lehen saria eskuratu zuen. Garai hartan hainbat kontzertu eta emanaldi eskaini zituen. Dirudienez bere orkestra propioa izatera ailegatu zen eta eszenatokietan showman ikusgarria ere izan omen zen. Bere bi grabaketa bakarrik iritsi zaizkigu: 1942ko Improvisaciones nº1 y nº2 eta Acuarela española, 1960ko hamarkadan argitaratua. Pelikuletarako soinu bandak konposatu zituen, baita herri kutsuko bestelako piezak ere, esaterako, Hau dek hau, Maurizio Etxanizi eskainia eta Jose Ignacio Ansorenak txisturako moldatu zuena.

  • ERESBIL: Dokumentazio saila, D1/AZA-02.