Marinelak

Ayalde Ibarrola, José de

Usurbilen (Gipuzkoa) jaiotako marinela. Espainiako armadako ontzi militarretan hainbat kargu izan zituen. 1777ko martxoaren 14an San Miguel itsasontzian sartu zen El Ferrolera joateko, eta 8 hilabeteren buruan Mediterraneoko ontzidian sartu zen berriro, pirata berberiskoen atzetik joateko. 1778ko irailaren 3an, fragata-alferez izendatu zuten, eta sei egun geroago, itsas batailoietara bidali zuten, eta han egon zen 1779ra arte. 1779ko urtarrilaren 9an San Lorentzon ontziratu zen eta gero Santo Domingon. 1780ko urtarrilaren 16an, Rodney almirantearen agindupean, ingelesen aurka, Cadizeko zakuan, izan zuen borrokan aurkitu zen Lángara jeneralaren agindupean zegoen eskuadrarekin, eta Ayalde hil egin zen bertan. Erref. : Euskal-Erria, 1907, p. 453. Euskalerriaren Alde, 1922, p. 195.