Arkitektura

San Miguel eliza. Elexabeitia

Elexabeitiako San Miguel eliza (egun ermitatzat hartzen da) Artea herriko XVI. mendeko tenplua da, landa estilokoa, eta egurrez eraikia neurri handi batean. Horrela, Bizkaian era horretako eliza garrantzitsuenetakoa da.

Nabe bakarra eta oinplano angeluzuzena. Perimetroa arkupe zabal batek eta hilerri zaharrak kurritzen dute. Sakristia burualdean kokatzen da. Nabea isurkin hirukoitzaz estaltzen da eta kanpoaldetik kanpandorrea eta fatxada nagusia dira elementu esanguratsuenak, guztia zurezkoa, teilatua izan ezik. Dorrea kubo formakoa da eta hiru kanpai gordetzen ditu (inskripzioz hornituak, XVII. mendearen hastapenekoak), erdi-puntuko beste hiru baoren barnean. Goran forjazko gurutze bat ikus daiteke. Murruek harlangaitz itxura dute, barnealdean kareztatuak. Bertan merezi du estaldurarako zurezko armazoia aipatzea, eta baita korua ere, hori ere egurrez, barnealde horretan arku zorrotza duen tenpluko sarbide bakarra markoztatzen duena, eta XV. mendearen hastapenekoa izan daitekeena. Zurezko elementu guztietako dekorazioan Bizkaiko landa artisautzan tipikoak diren elementuak errepikatzen dira, oro har, eskematikoak. Baoak txaranbelduak dira eta naberen hegoaldeko aurpegi guztian zehar luzatzen dira, eta presbiterioan ere agertzen dira, goialdean. Dena den, oso txikiak direnez, ez da behar bezala argiztatzen barneko espazio urria. Aipagarria da presbiterioaren alde batean lekutzen den erdi-puntuko arkudun horma-hobi molduratu eta polikromatua. Hala dorrea nola zurezko aurrealdea eta arkupea 1990. urtean egindako eraberritze-lanen ondorio dira, izan ere, J. M. Basterrak aldez aurretik, 1923an, egindako konponketen ondotik jatorrizko fatxadako gorputzaren egitura gutxi aldatu zen.

Arte higigarriari dagokionez, elementu aipagarrienak San Migel Arkanjelua, erromanikoa eta zur polikromatuan egina, Andre Mari bat, San Miguel erromanista bat eta Kristo Gurutziltzatu bat dira, guztiak aldarearen atzean kokatuta.

  • Barrio Loza, J. A.(dir.): Bizkaia: Arqueología, urbanismo y arquitectura histórica. Vol. I. Duranguesado y Arratia-Nervión, Bilbao, Diputación Foral de Bizkaia, 1989.
  • Ibarra y Berge, J.: Catalogo de Monumentos de Vizcaya, Bilbao, Junta de Cultura Vasca, 1958, 2 v.
  • Rementería Fernández, A.: Monografías de Pueblos de Bizkaia. Arantzazu y Artea. Estudio Histórico-Artístico, Bilbao, Diputación Foral de Bizkaia, 1996, 183 orr.
  • Zabala Uriarte, A. (dir.): Monumentos de Bizkaia, Tomo III, Bilbao, Diputación Foral de Bizkaia, 1987.