Arkitektura

Ipeñarrieta Jauregia. Urretxu

Ipeñarrieta jauregia Gipuzkoako Urola Erdia eskualdean dagoen Urretxu udalerriko lursailetan kokatzen den nekazal-jauregia da (43°6'9"N 2°20'8"W). Urretxu Urola Garaian (Gipuzkoa), Irimo mendiaren magalean kokaturik dagoen udalerria da, 6.812 biztanle inguru eta 7,9 km² dituena. Urola ibaiak banatzen ditu Urretxu eta Zumarraga.

Zehaztekotan, jauregi hau udalerriaren herrigunetik at dago, Irimo mendiaren magalean eta Santa Barbara baselizatik oso hurbil eta bertatik Urretxu nahiz Zumarraga udalerriez gaineko ikuspegi ederrak daude.

Garaiari dagokionez XVII. mendekoa da, izan ere, 1605ean eraiki zen Ipeñarrieta leinuko Cristobal Ipeñarrieta jaunaren aginduz.

Estilo bat zehaztekotan barroko-klasizistaren barne sar genezake eraikin hau.