Arkitektura

Santa Maria parrokia. Portugalete

Santa Maria eliza herriaren alderik altuenean dago kokatuta. Jatorriz, defentsarako eginkizunaz eraiki zen. Bertatik oso gertu, Nerbioi ibaiaren ahoan, Salazartarren dorrea kokatzen da, Erdi Aroko beste erregistro bat. Parrokia estilo gotiko errenazentistakoa da. Tenpluaren eraikitzeari 1480. urtean ekin zitzaion. Lehenagoko parrokia tamainaz txikiago baten gainean altxatzen da, haren lehendabiziko berria 1322.ean jada ageri zelarik. Eraikitze-lan berriek XVI. mendearen bigarren erdira arte iraun zuten. 1541.ean, Juan Garita aritzen zen lan-maisu. 1551.ean, estalkiaren lanak amaitu ziren. 1579. urterako amaitutzat jo zen multzoaren eraikitzea. Azken urteotan, nabe baxuak eta zenbait kapera eraiki ziren kontrahormen artean. Eraikinaren kanpoko aldea 1691 eta 1750. urteen artean amaitu zen dorrearen eraikitzeaz. Lucas Longa gipuzkoar trazatzailearen proiektua da. Kanpandorrea Manuel Arrospidek eman zion akabera. Euskal Herrian diren beste dorre barroko askoren tipologia formal berekoa dugu. 1873.ean, tenpluak bigarren gerra karlistako bonbardaketaren eraginak jasan zituen. 1951.ean, Pio XII. aita santuak basilika txikiaren izendapena eman zion parrokiari. 1984.ean, monumentu historiko artistiko izendatzen da.