Ekonomikoak eta sozialak

EGKF - Euskadiko Garraiolarien Kooperatiben Federazioa

Euskadiko Garraiolarien Kooperatiben Federazioa 1992an sortu zen, hain zuzen sektoreko kooperatiben interesak defendatu eta ordezkatzeko asmoz.

2011n 516 langile zituzten 6 kooperatiba zeuden federatuta.

Bere erabiltzaileei zerbitzu ezberdinak eskaintzen dizkie Euskadiko Garraiolarien Kooperatiben Federazioak:

  1. Garraiolarien kooperatiben sektorea instituzioen aurrean ordezkatu
  2. Organo publikoetan kooperatiben presentzia instituzionala sustatu
  3. Prestakuntza jardueren antolakuntza
  4. Kideen interesekoak diren zerbitzuen antolakuntza
  5. Elkar-lankidetza bultzatu
  6. Kooperatiba-mugimenduaren printzipioen zabalpena sustatu
  7. Federatutako kooperatiben artean sortzen diren gatazketan bitartekaritza eta kontziliazio lana egin.
  8. Kooperatiben interesak hobeto defendatzen lagunduko duten ekintzak sustatu
  • Web orria konfecoop [Kontsulta data: 2012ko urtarrilak 11].