Ekonomikoak eta sozialak

EKKF - Euskadiko Kontsumo Kooperatiben Federazioa

Euskadiko Kontsumo Kooperatiben Federazioa, EKKF, 1987an sortu zen, helburu jakin batzuk betetzeko asmoz. Besteen artean, kontsumo kooperatiben sektorea instituzioen aurrean ordezkatzea; kooperatiba-mugimenduaren printzipioen zabalpena sustatzea; kideen interesekoak diren zerbitzuak antolatzea; eta elkar lankidetza sustatu eta Kooperatiben, haren bazkideen eta oro har, kontsumitzaile eta erabiltzaileen interesak defenditzen lagunduko duten ekintzak bultzatzea bilatzen du.

Federazioa 11.530 langile zituzten Euskadiko 9 kooperatibek osatzen zuten 2011n eta langileen artetik 9.137 ziren bazkideak.

Bere helburuak lortzeko hainbat zerbitzu eskaintzen ditu EKKFk. Besteen artean:

  1. Kontsumo Kooperatiben ordezkaritza instituzionala.
  2. Prestakuntza teknikoa eta kooperatiba-arloko prestakuntza.
  3. Kontsultak jaso eta banan-banako aholkularitza.
  4. Legegintza arloko azterketak.
  5. Kooperatiba Kudeaketa Gidaren argitalpena.
  6. Etengabeko informazioa zirkularren bitartez.
  7. Estatutu Sozialen eta Barne-erregimeneko Araudien prestakuntza.
  8. Diru-laguntzen eta laguntza-programen inguruko informazioa.
  9. Federazioaren bulegoak Kooperatiba bakoitzaren jardueretarako erabiltzeko aukera.

Euskadiko Kontsumo Kooperatiben Federazioa bi organotan dago egituratuta. Alde batetik, Kontseilu Errektorea, eta bestetik, Zaintza Batzordea

  • Web orria EKKF [Kontsulta data: 2012ko urtarrilak 11].
  • Web orria konfecoop [Kontsulta data: 2012ko urtarrilak 11].