Ekonomikoak eta sozialak

ENKF - Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Federazioa

Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Federazioa 1989an sortu zen eta Euskadiko nekazaritza-arloko kooperatibismoa batu, ordezkatu, defendatu eta sustatzen du. Bere helburua, nekazal sektoreko kooperatibak bultzatu eta garatzea eta bere bazkideei zerbitzu ezberdinak eskaintzea da.

ENKF, federatutako 650 langile eta 10.000 bazkide zituzten 71 kooperatiben ordezkaria zen 2011n.

Eskaintzen dituen zerbitzuen artean honakoak daude: nekazaritza kooperatiben sektorearen ordezkaritza instituzionala izatea; prestakuntza-jardueren antolakuntza; kooperatiba-mugimenduaren printzipioen zabalpena sustatzea; kideen interesekoak diren zerbitzuen antolakuntza; elkar lankidetza sustatzea; nekazaritza kooperatiben eta euren kideen interesak defendatzen lagunduko duten ekintzak bultzatzea; eta kooperatiben Erregistroari laguntza ematea, bertan erregistratuta dauden sozietateen errolda egunean mantentzeko.

Hainbat dira federazioaren jardueraren gakoak: garatu behar duten balio nagusia elkar lankidetza kooperatibek izatea; kooperatiben zerbitzura egotea, eta horien behar eta eskakizunak asetzea; eskainitako zerbitzuen kalitatea bermatzea kooperatibak federazioan sartu eta leial izateko; jardueraren aldekoa izatea eta berrikuntza.

ENKFk kooperatiben eta bazkideen lehiakortasuna eta bizi-kalitatea hobetzea bilatzen du, bai eta kooperatibak Federazioarekin eta honek eskainitako zerbitzuekin asebetetzea.

Federazioaren funtsa, erakundeen eta sektoreko agenteen erreferentzia-puntua izatea da, eta Euskadiko nekazaritza sektoreko kooperatibismoa estatu barruan zein nazioartean erreferente izatea bilatzen du.

Guzti horretarako zenbait printzipio etiko jarraitzen ditu: kooperazioa eta gizarte-erantzukizuna bultzatzea; pertsonei lagundu eta haiek errespetatzea; profesionaltasuna eta gardentasuna; eta hizkuntza eskubideak errespetatzea.

ENKF organo ezberdinez osatuta dago: Batzar Orokorra (bazkideen bilera, Federazioaren eskuduntzari dagozkion gaiei buruz eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko), Artezte Kontseilua (organo honi bakarrik dagokio Federazioa zuzentzea, kudeatzea eta ordezkatzea) eta Idazkaritza Teknikoa.

  • Web orria ENKF [Kontsulta data: 2012ko urtarrilak 11].
  • Web orria konfecoop [Kontsulta data: 2012ko urtarrilak 11].