Erakundeak

Euskoiker Fundazioa

Jakintza Lanezko Ikerkuntza

Euskoiker Fundazioa Bilbon kokatzen da (Bizkaia) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen nahiz euskal gizartearen arteko lotura-agentzia moduan lan egiten du, batez ere ikerketa sustatzeko eta trebakuntza-jarduerak egiteko.

Euskoikerrek unibertsitateko ikerlarien eta enpresen arteko elkarrekintzetan bitartekari-lanak egin ditu. Proiektu ezberdinetan ari ohi da lanean:

  1. Ikerketa proiektu eta lanak: ikerketa-lan mota guztiak
  2. Negoziatutako prozedura eta lehiaketak: ikerketa-taldeak Administrazio Publikoaren lizitazioetara aurkez daitezke.
  3. Ikastaroak eta prestakuntza: enpresek eta erakundeek beren beharretara egokitutako prestakuntza eska dezakete.
  4. Kongresuak, ekitaldiak, etb.: antolatzeko administrazioaren babesa eskatuz.

EHUko ikerlariek alor desberdinetako ezagutzak eta ikerketa-metodologiak eskaintzen dituzte (Zientzia zehatzak eta natura-zientziak: genetika, ingurumena, meteorologia, hidrologia, etab,; Ingeniaritza eta teknologia: informazioaren eta komunikazioen teknologiak, fabrikazio-teknologiak, energia-teknologiak, ingurumen-teknologiak, etab.; Osasun-zientziak: azterketa mikrobiologikoa, kirol-medikuntza, etab.; Gizarte-zientziak: azterketak eta gizarte-lanak, etab.; Giza zientziak: arkeologiako lanak, ondare artistiko kulturala, etab.).

Beharrezkoa izan ezkero, ezagutza alor desberdinetako ikerlariak elkartuko dituzten diziplina arteko ikerketarako taldeak sortzen dira.

Era berean, hainbat enpresa motatarako eta erakunde publikoetarako proiektuak kudeatzen dira (gobernu autonomikoak, foru-aldundiak, merkataritza-ganberak, udalak eta beste unibertsitate batzuk, etab.).

Esparru pribatuan ere alor desberdinetako enpresentzako proiektuak lantzen dira (zentro teknologikoak, energia-enpresak, ingeniaritzako enpresak, aholkularitza-enpresak, fundazioak, telekomunikazio-enpresak, ingurumen-kudeaketako enpresak, ondare artistiko-kulturalekoak, enpresa bioteknologikoak, abokatuen bulegoak, garraioenak etab.).

Euskoikerrek ikerlariei unibertsitatea-enpresa ikerketa-proiektuekin zerikusia duten administrazio izapideak (aholkularitza eta laguntza teknikoa, adituaren txostenak, prestakuntza, etab.) edota enpresetatik eskatutako informazio zehatza bideratzeko laguntza eskeintzen die. Ohizko jarduera alorrak honako hauek dira:

  1. Empresa eta ikerlarien arteko harremanak erraztea (30 urte baino gehiagoko esperientzia izanik, ikerketa-proiektua, aholkularitza eta laguntza teknikoa, adituaren txostena, prestakuntza eta abarrekin zerikusia duten gaiei buruzko aholkularitza eman ohi da. Honela, ikerlariei eta enpresei zuzenduriko zerbitzuak desberdinak izango dira).
  2. Dokumentazio izapideak eta kudeaketa administratiboak (proiektuak behar bezala garatzeko beharrezkoak diren administrazio-dokumentuak sortu eta kudeatzeaz arduratzen da, beharrezko datuak bildu eta beteaz, hartzaile egokiei bidaliz, etab.).

Euskoikerrek ikertzaileei elkarlanean, onura ezberdinak eskeintzen dizkie (onura akademikoak eta onura ekonomikoak).

Onura akademikoak

  1. Ordezkapenetarako poltsak (EHUk irakasleak ordezkatzeko hautagaien poltsetan parte hartzeko aukera ematen da).
  2. ANECA akreditazioak (irakasleek Espainiako hezkuntza-sistemako unibertsitateetan lan-kontratua izateko, Kalitatearen Ebaluaziorako eta Akreditaziorako Agentzia Nazionalak (ANECA) ematen dizkie akreditazioak).
  3. UNIQUAL akreditazioak (Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak (UNIQUAL), Euskadiko unibertsitate-sistema kontutan hartuz, ANECAren antzeko funtzioa betetzen du akreditazioak emanaz).
  4. "Euskotramo" gehigarriak (EHUk, bere IIPren jarduera baloratzen du aparteko ordainsari osagarriak banatuz).

Onura ekonomikoak

Ikerketa-proiektuen kontratazio nahiz unibertsitate eta enpresaren arteko ezagutza transferentziarekin, EHUko irakasleek, era ezberdinetan, onura ekonomikoak jaso ditzazkete.

Euskoiker Sariak

Fundazioaren bidez proiektuak kudeatzen dituzten EHUko ikerlarien ikerkuntza-lanak ezagutzera emateko helburua izanik, 1999. urtean Euskoiker sariak sortu ziren.