Erakundeak

AZTI Fundazioa

AZTI-Tecnalia zentro teknologikoa, itsas ikerketan eta elikagaien ikerketan aditua, Fundazio bat da. Fundazio honen helburua, bere jarduera-sektoreetan garapen soziala lortzea eta lehiakortasuna hobetzea da, ikerketa eta berrikuntza teknologikoaren bidez. 2003an Tecnaliarekin bat egin ondoren, 200 langile baino gehiago izatera heldu da, bere hiru egoitzetan banaturik: Pasaia (Gipuzkoa), itsas ikerketarako, Sukarrieta (egoitza nagusia) eta Derio (Bizkaia), elikagaien ikerketarako.

AZTI Fundazioaren Patronatua arrantzaren, elikagaien eta itsas ingurumeneko enpresetako eta erakundeetako ordezkariek eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek osatzen dute: AZTI-Tecnalia, ANABAC (Asociación Nacional de Armadores de Buques Atuneros Congeladores), Cafinsa, Conservas Garavilla, Cárnicas Mirotz, Eroski S.Coop., FCC Ambito S.A., Federación Cofradías de Pescadores de Bizkaia, Eusko Jaurlaritza, Hidronor S.A., Iparlat S.A. eta Salica S.A.

Esan bezala, Azti Fundazioako langileak jakintza-alor anitzeko adituak dira eta batez ere bi ikerketa-sailetan daude antolatuta. Alde batetik itsas ikerketa eta bestetik, elikagaien ikerketa, horiei onespenaren ebaluazioak eta laginketa eremuak jorratzen dituzten sailek laguntzaile dituztelarik.