Lexikoa

tronpeta

Bueltetan bildurik metalezko tutu zilindrikoa duen soinu-tresna. Mutur batean pita eta bestean hotsa handitzen duen kanpai gisako zabalgunea du. Tonu-aldaketarako hiru pistoi ditu. Hauek sakatuz aldatzen dira tresnak ematen dituen notak. Tronpetak aspaldidanik aritu dira Euskal Herriko eskualde guztietako herri-jai eta festetan mota guztietako dantza eta doinuak jotzen. Folklore mailan, ezagunenak Lapurdi eta Nafarroa Beherako dantzetarakoak izan dira.