Lexikoa

Zaldiko

Xaldiko.

Lantzeko Karnabaletako pertsonaia, Xaldiko ere deitua. Zaldi-gizona da, gaztea, eta segalarien lasto-txapelez burua estalita eta begitartea ikatzez belztuta erabiltzen ditu; gerri azpitik zurezko tramankulua du, aurrealdean zaldi-burutxo bat zutik, eta, atzealdean zintzilik, benetako abere-isatsa. Mutilak bi eskuez heltzen dion tresneria hori bularrean behera gurutzaturik daramatzan soken bidez loturik doa, gainetik estalki apainez hornitua, eta burualdea eta isatsa bakarrik ditu agerian.