Dantza

Zahar-dantza

Baztango mutil-dantza.

Normalean ez da bakarrik dantzatzen baizik eta Billantziko txikik, Zahar dantza berak eta Mandozaharrarenak osatutako hirukotean. Euskara estandarra sortu aurretik Zar dantza izenarekin ezagutua izan da. Bernardo Zalduak ez dio izenik ematen eta nº2 izendatzen du, Hiru puntukoa eta nº1 (Billantziko txiki) ondoren dantzatzen delarik.

Zalduaren eskuizkribuan agertzen den deskripzioa ez da gaur egun Baztanen dantzatzen dena: Zalduak "bi buelta eta erdirekin" hasten du dantza; baina, egun, "buelta eta erdiarekin" hasten da.

  • DONOSTIA, J.A. Cancionero Vasco. IV Danzas. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1994.
  • ELIZALDE, Maurizio. Baztango dantzak. Herrikoi Musika Sorta 2-3. Herri Gogoa, 1971.
  • GUILCHER, J.M. "Les mutil dantza du Haut-Baztan. Hirur Puntukoa". Bulletin du Musée Basque (Baiona). 67, 1975, 1-20.
  • JORDÁ, E. "Nota preliminar a un manuscrito de Bernardo de Zaldua". Boletín de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País.(Donostia). Año XXIX, cuaderno 4º, 1973, 556-581.
  • LARRALDE, Xabier; LARRALDE, Patxi. Baztango Folklorea. Donostia: IZ Estudioa, 1991.