Ingeniariak

Echanove Abaroa, Francisco de

Lanen maisu bizkaitarra. Mañaria, 1718 - ?.

Etxanobetarrak, Francisco eta bere Manuelen (arkitektoa) jardueren bitartez, Euskal Herrian errepide berrien exekuzioan eragile nabarmenak izan ziren.

Ezer gutxi dakigu, hala ere, Mañariako hargin honen heziketa eta hezkuntzari dagokionez. Hasiera baten Franciscok bere seme Manuel jaio zen Gipuzkoan (Aretxabaleta, 1759) eta baita Bizkaian ere errepideak eraiki omen zituen. Geroago, Gasteizko zaindaria (1761) den Ama Zuriaren estatua kokatzen den horma-hobia, neoklasiko eratakoa, eraikitzeaz arduratu zen.

Askoz hobeto ezagutzen da, ostera, 1767 eta 1772 bitartean Burgosko lurralde-mugan Arlabanerako errepideko lanen zuzendaritzaz eta planoez arduratu zen bere parte hartzea. Lanok -"Bide sendo eta ederragoak Araba osoan" (Sagarminaga, 1974: 230)- Bizkaian jarduteko fama eta ospe handia eman zioten.

1777an, Durangoko Merindadeak, hainbat eztabaidaren ondoren, Urkiola mendatera arte errepide bat zabaltzea erabaki zuen, nolabait Bilbotik Gaztelarako Urduñatik zeharreko bidea zabaldu izanak sortarazitako ekonomia-jarduera orekatzeko. Azkenean, Merindadeak beste aukerako bide baten aurrean (Jose Santos Calderón) lehenengoaren errepidea bigarrenaren ["lurraldeak harri eta zuloen arriskua du"] aldera "Laua, sendoa, zabala eta inolako konposiziorik behar ez duena" zena aintzat izatearren, Etxanoberen proiektua onartu zuen.

Lanak 1789ra arte bukatu ez ziren arren, toki-agintariek laster jabetu ziren Etxanoberen proiektuen `delineazio bikainaz" eta `sendotasunaz". 1783an, bere semearekin partekatu zuen (ez zen ez lehena ez azkena izango; are gehiago, elkarrekiko lankidetza honi esker sarritan ez dago argi bietatik zeinek zuzentzen zituen) Durangotik Eibarrerako errepidearen zuzendaritza eskatu zioten. Euren izenak, mugak ere gainditu zituzten, hurrengo urtean Mirandatik Burgoserako errepidea ikertzeko eskaria eskuratuz. Gipuzkoan izan zen, guztia gorabehera, bere ingeniaritza-lorpenik handiena izan zena iritsitako tokia: Bidasoatik Eibarrera zihoan probintzia-errepide baterako proiektua. Urte batzuk geroago, 1833an, Francisco Antonio bere ilobak -Errepide-Ingeniaria-, Taldean onartu zezatela eskatzen zuen, bere aitaitaren lorpena, sendi-meritu lez, adieraziz.

Etxanobetarrek bere garaiko eraikitzaile teknikorik gaituenetarikotzat aintzat hartuak izan ziren. Espainiako lan publikoen historia sakontasunez ikertu duen Fernando Saenz Ridruejok (1983:377), hauxe adierazten du: "Betancourtek aurreko garaiko lan publikoei egindako kritika gogorretatik salbu geratu ziren bakarrak Echanoveren bideak izan ziren". Esandakoari, Jose Agustin de Betancourtek (1758-1824) Ubide eta Errepide-Ingeniarien Taldearen bultzatzaile izanak 1803an garrantzirik handienekoak ziren egitasmoak zuzentzeko gaituenak ziren teknikariak hautatu zituen. Euretariko bat Manuel izan zen.

  • SÁENZ RIDRUEJO, Fernando (1983) "Los primeros ingenieros de Caminos (1799-1839)." Revista de Obras Públicas 130, 369-378.
  • LARREA SAGARMINAGA, Mª Ángeles (1974) Caminos de Vizcaya en la segunda mitad del siglo XVIII. Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 230-263.