Zinekoak

Salba zaitez ahal baduzu

Bilbotar Creativideo eta madrildar Atrium Productions ekoizleen arteko 1994ko koprodukzioa.

Tu novia esta loca komedia dibertigarriaren ekoizpenez laurogeiko hamarkadako euskal zinemaren gaitegi zurruna desblokeatzeko 1987an urrats erabakigarri bat eman zuen Creativideok berriz ere genero horren aldeko apustua egin zuen. Oraingoan, luzemetraia zuzentzearen arduraduna Joakin Trincado Tu novia esta loca filmaren ekoizlea zen. Billy Wilder, Frank Capra edo Howard Hawks bezalako amerikar komedia klasikoaren zuzendarien eraginpean, Trincadok udal eremuan politika-ustelkeriari buruzko iruzur ikaragarria azaltzen du. Bi pertsona erabat desberdinek, Martak (Maria Barranco) eta Robertok (Imanol Arias) gau zentzugabe baten elkar topo egiten dute eta biak batera Bilboko errekara erortzen dira. Neska, bere udaleko Gizarte Ongizateko zinegotzia da. Zio galduen laguna, bere idealtasun txepelak bere inguruko sektore zabal bati barregura sortzen dio. Alferrik ez die "Pepys andereño" izengoitia jarri, film guztian zehar "herri-kontzientziaren ahotsa" edo "udaletxeko bitxikeria" deitzen dien arren. Mutila, "pijo gauzaeza"ren irudi bizia da. Baina Roberto Martaz erabat maitemintzen da. Eta maitasunez, herriko alkate herabea erabat kontrolatu eta herriaren berrindartze-plan bat diseinatuta duen Udaletxe bihurriaren buru den Maldonado andrearen ekimen harrapariaren aurka Martak abiarazten duen ekimenaz bat egiten du. Udala, nazi kontzentrazio-esparruko komandante-zaletasuna duen maltzur honek zuzendutako sozietate pribatu-sorta bat da. Hasierako helburua toki-ekonomia onera ekartzea da nahiz eta guzti horrek Bilboren aldaketa Europako Erkidegoko hilerri toxiko bat izatera daraman arren.

Pena da filmak bere eraikuntza narratiboan arrakalak dituela ikustea zeren Salba zaitez ahal baduzu filma asmatzez josita baitago. Luis Mariasek izenpetutako gidoiak, benetan lortu diren umore uneak ditu. Aktoreen interpretazioa erabat bikaina da. Protagonista biak, Imanol Arias eta Maria Barranco, pertsonaiak eskatzen dutenari eraginkortasunez egokitzen zaizkie. Eta gero, galtzerik ez duen bigarren mailako aktoreen desfilea azaltzen zaigu. Pilar Bardem, Maldonado emakumearen zeregina garatzean izugarri bikain dago. Ramon Bareak, bestalde, hirigintzarako zinegotzi goranahi eta lazgarria osatzen du. Saturnino Garcia taxi-jabe menderakaitzaz, Mikel Garmendia greban dagoen langileaz edo Sarita femme fatale hotzari bizitza ematera datorren Elena Iruretaz hitzik ez egitearren.

  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3 zka., 1999, 407 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 272 or.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 2, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 311 or.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 3, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 276 or.