Zinekoak

Lur

Sogetel eta Lola Filmsen arteko 1996ko koprodukzioa. Julio Medemen hirugarren luzemetraia.

Lur filmeko protagonista, filmari hasiera ematen dion eszena iradokitzaile eta ederrean jada azaltzen den bezala barne-gatazka suntsitzailedun neurrigabeko irudikapendun Angel (Carmelo Gomez) gizaki hipersentiberatsua da. Eta izatez, bere ariman diren nortasun desberdin biak, Angel lurtarra eta Angel kosmikoa, bere baitan duten borrokalditik Angelek nekez bizirik irten dezake. Angel, inguruan ardo-ekoizpenean lur zapore garbia uzten duen kukurutx izurrite bat ezabatzeko herri batera heltzen da. Bertan, bere baitako aurka jarritako nortasunen asmoak, bere bizitzan emakume bi agertzean, irtenbide zaileko dilema batera daramate. Angel lurtarra, sexua azal-azalean duen Mari (Silke) gaztearen alde jartzen da. Marik bere libidoa nekez menperatu badezake, berak irudikapenaz arazo berdina pairatzen du. Aldiz, Angel kosmikoa etxeko ama sentibera eta gozoa den Angelaz (Emma Suarez) maitemintzen da. Berak zentratu egiten du eta nahitako oreka dakarkio. Argudio-ildoa eten gabe, korapiloa kontakizuna aberastera datozen historia paraleko anitzengatik zipriztinduta dago. Patriziorena (Karra Elejalde), adibidez, Angelaren senar bihozgabea. Angeli bere kukurutx-izurritearekin laguntzen dioten ijitoena. Albertorena (Nancho Novo), Mariren neba. Edota Tomasena (Txema Blasco) Angelaren aitarena, bere emaztearen heriotzagatik atsekabetutako gizona.

Lur filmean Medemek, betirako begi-ninian finkatuta gelditzen diren eszena ederrak sortzeko duen berezko barne-trebetasunez jantzitako emozio eta sentiberatasunez betetako bere estilo propiodun horretan arakatuz darrai. Batzuk aipatzekoak bezalakoak dira. Hasierako eszena distiratsua, adibidez, espazioaren handitasunetik kukurutx izaki txiki horretara iritsi arteko bidaia islatzen duten irudien kateatzea, gidoiaren literatura-kalitate handia nabarmentzen duen off ahostun eta musika liluragarri batez lagunduta dago. Angelen eta Angelaren arteko elkarrizketan telefono-haria zeharkatzen duen travelling ikaragarri zorabiagarria. Tomasek, sendi-bazkari baten erdian, bere hildako emaztearen oroitzapenaren aurrean aringarririk ez aurkitzean bere ilobak eskua laztantzen dion eszena. Laztan horrek Angelek Angelari, hau haren platera kentzera joatean, egiten dion beste bati bide ematen dio, eta aldi berean, uhin hedagarri lez, Angelak Angelenganako beste laztan bat eragitea ekarri eta protagonista hipersentiberatsuarengan mahi guztian zehar hedatzen den benetako dardara sorrarazten du. Edo Tomasen emaztearen agerpen magikoa. Medemek ez du ikuspegi honen kontra-planorik sartzen. Baina Tomasen aurpegi zoriontsua eta Angelen begirada konplizeak dena diote.

Filmaren lorpen estetikoetatik haratago, Medemek Lur filmean bizi-estutasunaz, amildegi-liluraz, natura-handitasunaren aurreko gizaki-ahultasunaz eta jakina maitasunaz, desioaz, pasioaz eta sexuaz ari zaigu. Gainera gidoi literarioaren edertasuna, aktore guztien interpretazio bikaina, argazki-zuzendaritzan Javier Agirresaroberen lan ikaragarria edo Alberto Iglesiasen musika erromantiko eta inspiratua azpimarratu. Filma Cannesko Jaialdiaren atal ofizialean estreinatu zen. Bi Goya sari (bat Alberto Iglesiasentzako, Jatorrizko Musikarik Hoberenari eta bestea Reyes Abadesentzako Efektu Berezi Hoberenarentzako), Valladolidgo OLID Sarietan Espainiar Filmik Hoberenari Saria eta Sao Pauloko Nazioarteko Jaialdian Kritikaren Aipamen Berezia. Beste itu bat, zalantzarik gabe, euskal zinemagintzaren historian.

  • Angulo, Jesús; Rebordinos, José Luís: Contra la certeza. El cine de Julio Medem, Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Huescako Zinemaldia, 2005, 322 orr.
  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 orr.
  • Medem, Julio: Mari en la tierra (Diario de un personaje); Tierra, Barcelona, Planeta Argitaletxea, 1997, 152, 173 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Zinematografia - Koadernoak, 3 zka., 1999, 407 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2008, 272 orr.