Zinekoak

Acción mutante

Alex de la Iglesia zinemagile bilbotarraren zuzendaritza-lanetan hasiera eman zion Almodovar anaien El Deseo produktorak 1993an ekoiztutako fikzio-zientzia luzemetrai bakana.

Hasiera baten Pedro Almodovar ideia hau diru laguntzearen ez hain aldeko agertu zen hainbat efektu bereziz film bat ekoiztea guztiz zail ikusten baitzuen. Baina Alex de la Iglesiak Euskadin efektu berezidun eta elkarrizketadun hamar minutuko trailer bat filmatu zuen eta emaitzak zinemagile gaztelarra liluratu egin zuen eta ondorioz filmaren ekoizpena egitera inolako zalantzarik gabe ekin zion.

Film honen ekintza, fikzio-zientzia generoaren eta gezur esperpentikoaren arteko erdibidean kokatzen dena, XXI. mendean gertatzen da. Lurra, kutsadurak eta sarraski nuklearrek hondatutako lurzoru higuingarria, "aitatxoen seme politak" menderatzen dute. Ekintza mutante deritzon erakunde armatu batetako ezinduen militante-talde bat beraien moztasunagatik alboratzen dituen gorputz-gurketari men egiten dion gizarte baten aurkako gudan daude. Taldea, Yarritu izeneko mutante batek burutua, enpresa gizon baten alaba baitzen du eta bere askatasunaren ordez erreskate sendo bat eskatzen du. Euren bahitutakoarekin batera "Virgen del Carmen" deritzon hegazkinean Asturias planetara bidean abiatzen dira bertan erreskate-kopurua hartzeko. Hasierako planteamendu honekin 2001: Una odisea en el espacio edo Blade Runner bezalako fikzio-zientzia generoaren pelikuletan aurki daitekeen sakontasun filosofikoarekiko aztarnak aurkitu nahi izatea alferrekoa da.

Alex de la Iglesiak hasi berri batena ez den biribiltasun batez egindako fartsa bat errodatzen du. Kameraren erabilera duen maisutasuna Bajo Ulloa, Urbizu, edo Medem bezalako bere belaunaldiko beste euskal zinemagile batzuk egindakoaren antz-antzekoa da. Izatez, Ekintza mutante laurogeita hamarreko hamarkadan euskal zineak ematen duen aldaketa ulertzeko beste film esanguratsuetariko bat da. enkuadrearen zentsua bikaina da, erritmoa arina eta ekintza bizia komikaren munduari keinuz beterik dago. Filmak zentsu honetan Enrique Urbizuren Todo por la pasta (1991) filmarekin harreman handia du. Ez da kasualitatea film honetan Alex de la Iglesia dekoradore lanetan aritu izana. Urbizuren Ekintza mutante filmean bezala akzio-indarkeria asmakizun eta humore zentzu erabat korrosiboz josita dagoen lana da. Film biak partekatzen dute gainera giza espeziearekiko ikuspegi desolatu berbera. Zikoizkeriak eta gutiziak luzemetrai bietako pertsonaiak eraiketa, traizio eta iruzur zoronbilo batera daramatzate. Efektu bereziak ez dute Hollywoodeko ekoizpenen bati ezer zor eta aktoreei ateratako zukua bikaina da. Alex de la Iglesiaren lehen luzeak hiru Goya sari lortu zituen eta bere estrainaldikoan publikoaren arrakasta ikaragarria.

  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 pp.
  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, núm. 3, 1999, 407 pp.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 pp.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2008, 272 orr.