Zinekoak

Offeko Maitasuna

Antton Ezeizaren Ke arteko egunak filmaren ekoizpenean parte hartu zuen Trenbideko Filmak ekoiztzaile donostiar berberak 1992an ekoiztutako filma.

Izatez, Luis Goya, film horren ekoizle luzemetraia honetan zeregin berdintsuez arduratzen da. Koldo Izagirre idazleak zuzendu zuen filma eta Usoa Urbietarekin batera, gidoia idatzi zuen.

Filmaren gaia, Javier Rebolloren Golfo de Vizcayan zeharka besterik ez bada ere jada Bizkaiko Golkoan erabilitakoa dena, ETAko atxilotu baten emaztegaiak beste gizon batekin hasitako maitasun harremanari ekiten dio. Protagonista Ana da, Monica Molina eztitsu eta eder batek gogobetez interpretatutako eginkizuna izanez. Tomas, ETAko atxilotuaren egitekoa, Fernando Guillen Cuervok interpretatzen du. Eta hirugarren protagonista, Luis, Anaren maite berria, Patxi Bisquertek interpretatzen du. Harreman honek atxilotuaren ingurukoen gaitzespena sortarazten du. Tomasen lagunentzako, Guisen jarrera erabat insolidarioa da. Bitxia da, eskuzabaltasunaz harro egon daitekeen Tomas bera, Anari, bere askatasuna berreskuratzeko dituen aukerak gauzaezak direna jakinda bere bizitza berregitera animatzera datorren lehena izatea. Horrela, abiapuntuak hiru aukera zekartzan. Hasteko, luzemetraiaren zuzendaritzan Koldo Izagirre, Euskal Herrian ospedun idazlea azaltzen zaigu. Filmaren gaiak, ingurugiroarekiko presioen aurrean hautaketa askearekiko adierazpenak joko asko ematen zuen, kale itsu baten egoerek eragindako hiru gizaki galdu atzipetutako erakusteko ideia erromantikoak bezala.

Tamalez, Izagirre ez zen filmaren erabakitasun teknikoan ez zen goiargi ibili. Gainera indar dramatikorik ez duen narrazio baten erritmo-arazo nabarmenetan dago filmaren akatsik nagusiena. Gaiari dagozkion erromantizismoa eta urratzea metrajean zehar uneka besterik ezin ikusi daitezke. Izagirreren lehen luzeak estrainaldi guztiz asaldatua izan zuen. Bai lanaren arduradun ziren zinemagileek eta baita ekoizleek ere inguru abertzalearekin kidetasuna zutena gogoan hartuta zitekeena zen, ekoizle honi jada Ke arteko egunak filmarekin gertatu zitzaion bezala, euskal abertzaletasunaren aurkako ziren komunikabideetatik erasoaldia izaterik. Ez zen beharrezko izan. Egin egunkaritik, ezker abertzalearen eremuko komunikabidea, filmaren aurkako kanpaina gogorra, beharbada atxilotuaren adiskide-esparruarekiko filmean adierazitako argazkiarengatik beharbada elikatua, bideratu zen Trenbideakeko zinemagileak erabat txundituta utzi zituela. Hain izan zen hori horretara ze, Egini, jasotako tratuagatik kamusada erakutsiz gutuna idaztera iritsi ziren. Bere bizitza komertzialari seguru mesederik egin ez zioten eztabaida hauetatik haratago, Offeko maitasuna ikusleen artean oharkabe igaro zen eta kritikak hoztasunez hartu zuen.

  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3 zka., 1999, 407 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 272 or.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 2, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 311 or.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 3, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 276 or.