Zinekoak

Egun zenbatuak

Imanol Uribek 1994an zuzendutako filma. Aiete Film seta Ariane Films ekoizleen arteko koprodukzioa izan zen.

Uribek Juan Madriden izen bereko eleberria zinemara eraman zuen. Eleberriko jatorrizko protagonista "madrildar zalaparta" bezala ezagutu zen urperaketaren hondakinak gida baterako erretratatzeko betekizuna hartzen duen argazkilaria da. Hiriburuan nekez bizi zen mundu marjinal oso bat deskribatzeko aitzaki biribila zen. Uribek argudioari bira osoa eman zion eta argazkilaria ETAko Madrid taldekide bihurtu zuen, horretara, berriz ere, bere zinemagintzan, Adios, pequeña eta El rey pasmadoren parentesiaren ondoren, euskal istiluarekiko gaia sarraraziz. Filmak, erromantizismo lazgarriz, ETAko kide eta drogari lotutako neskatxa baten arteko maitasun-historia erakusten digu. Ildo horretatik, Ruth Gabriel eta Carmelo Gomezek ezin hobeki irudikatzen dituzten Charo eta Antonio pertsonaiak osatutako bikote protagonistaren arteko maitasun-historiaren eraikuntzan Uribek -bere Adios, pequeña arrakastarik gabekoan, bestalde, gertatutakoaren aurkakoa- garatutako talentuari esker, osotasunean diharduen lana dugu. Droga munduan sartutako neska marjinal batek hasieran behintzat ETAko militante batekin zerikusi handiegirik ez izatea litekeena da. Baina biok kuttunki elkartzen dira zeren azken baten biak bizi dira mugan eta, egia esan, ez dute ezer galtzerik. Mota horretako mutur-maitasun baterako habitatik egokiena sexua da eta alderdi horretatik Uribek zehaztasun eta sentiberatasunez Egun Zenbatuakeko maitasun-historia bilbatzen du. Ez da edozein kasutan filmaren asmatze bakarra.

Galtzaileen eta dagozkien pertsonaien giro hori (aipamen berezia behar dute hemen Javier Bardem eta Candela Peñaren, esparru marjinal horren "biztanle" bezala, interpretazio ezin hobeak) aparta da. Filmak eztabaidarik sortu zuen. Zabaldutako moralari arrotza zitzaion harremanean nahastutako maitaleen ikuskizunak iritzi publikoaren baitako arlorik erreakzionarioenen artean ez zuen hain zuzen ere konplizitaterik eragin. Eta are eta atsegin gutxiago sortarazi zuen, Uribek zehaztasun guztiz ETAko kidearen amodio-bizipena, bere ekimen armatuagatik bere aurka aritu izan gabe, deskribatu izanak. Oso bidegabea zena bestalde, La muerte de Mikel (1983) filmez, borroka modu bezala indarkeriaren aldeko ideologia abertzalearekiko bere iritzia urte asko arinago, horrelakorik egitea egiatan ere zaila zen garaian, Uribek argitasunez adierazi zuelako. Edozein kasutan Egun zenbatuak 1994an zehar espainiar zinemagintzaren esparruan zalantzagabeko izarra izan zen. Lehiatila-arrakastari filmak Donostiako Zinemaldian lortutako Urrezko Kontxa jasotzea gehitu behar zaio. Geroztik 8 Goya sari, besteak beste, Filmik Hoberena eta Zuzendaririk Hoberenarena, lortu zituen.

  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 orr.
  • Rodríguez, María Pilar: Mundos en conflicto: Aproximaciones al cine vasco de los noventa, Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Universidad de Deusto, 2002, 284 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía 3 zka., 1999, 407 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.