Marrazkilariak

Arteta Errasti, Félix

Marrazkilari eta akuarelista. 1890ean jaio zen Valladoliden eta 1986. urtean zendu zen Bilbon.

Aurelio pintore ezagunaren anaia zen. Karikaturagile paregabetzat jotzen da, euskal motiboak dotoreziak islatzen baitzituen. Amerikako herrialde guztietan barna bidaiatu zuen eta erakusketa ugari egin zituen, besteak beste, Madrilen (1942), Bilbon (1948, 1949 eta 1951), Bartzelonan (1949), Donostian (1950) edota Valladoliden (1950). 1951n erakusketa erraldoi bat aurkeztu zuen Mexikoko Euskal Etxean eta 1952. urtean Habanara eraman zuen.

2012an artistaren irudia eta obra berreskuratzeko erakusketa bat aurkeztu zen Kutxa Boulevard Aretoetan. Edorta Kortadik egin zituen komisario lanak.