Instrumentugilea

Tellería Ayesta, Juan José

1857ko uztailaren 14an Beasainen jaiotako organista eta konpositorea. Beasainen hil zen 1895eko urtarrilaren 16an.

Musika ikasketak Madrilen egin zituen, eta, aldi berean, kontzertuak eman zituen hiriko Kasinoan. Julian Gayarre eta Hilarion Eslava bezalako pertsona ospetsuak ezagutu zituen eta Beasainera itzuli zen, non organista gisa finkatu zen. Bere konposizioen artean, San Rokera eta Sortzez Garbiaren Bederatziurrena, abesbatza eta organorako, bi martxa organorako, Bederatziurrena Jesusen Bihotz Sakratura, organorako, eta San Joan Martxa, pianorako.

  • NAGORE, M.: Telleria, Juan Jose. In Casares E. (zuz. ), Diccionario de la música española e hispanoamericana (vol. or. 252). Madril: SGAE, 2002.
  • ERESBIL: Dokumentu-saila, D1/TEL-08. [Leiñena, P.]. Juan Jose Telleriaren informazio biografikoa (Pepita Telleriak emandako datuak).