Instrumentugilea

Franzesena Orbegozo, Jose Luis

1942an Azpeitian jaiotako organista, zuzendari eta konpositorea.

Julian Barrenetxea organo-jole eta bere jaioterriko parrokiako eskolaniako zuzendariarekin hasi zituen musika-ikasketak. Ondoren, Arantzazun Pianoa ikasi zuen -Iturrua eta Idoiaga maisuekin- eta, aldi berean, Organo eta Harmonia ikasketak egin zituen Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Era berean, Aintzinako Musika ikasi zuen Álvaro Zaldívarrekin, eta zuzendaritza-ikastaro ugaritan parte hartu zuen Lleidan eta Euskal Herriko Abesbatzen Federazioan, baita Miguel Amantegirekin ere. Ez Dok Amairu mugimenduan parte hartu zuen, Yoloak taldearen barruan, eta ondoren hainbat talderekin aritu zen, tartean Egan, zeinaren sortzaile izan zen. Azpeitiko Julian Barrenetxea abesbatzaren sortzailea ere bada, eta Azpeitiko Musika Banda eta Akademiaren zuzendaria da 1986tik. Euskal Herri osoan organo-kontzertuak eman ondoren, bere konposizio-lanak abesbatzarako obrak, bandarako obrak, txistu eta bandarako obrak, eta dultzaina eta bandarako obrak biltzen ditu.

  • FRANCESENA J.L. : Bizkaia. Bilbo: BAE Konposizio Lehiaketaren II. BBK Sari Nagusia (Canción a Bizkaia), p. 3, 2000.
  • LEIÑENA P.: Francesena, Jose Luis. In Casares E. (zuz. ), Diccionario de la música española e hispanoamericana (vol. 5, orr. 242). Madril: SGAE, 1999.