1850ean Albizturren jaiotako musikari gipuzkoarra. Azpeitian hil zen, 1901eko otsailaren 1ean.
Toribio Eleizgaray musikariaren anaia. Musika ikasketak Madrilen egin zituen. Anaiarekin batera aritu zen Azpeitiko parrokiako orkestra eta abesbatza zuzentzen. Bestalde, konposizioaren esparruaren barruan, Letania para 3 voces y orquesta obra gordetzen da Eresbilen.
- LEIÑENA P.: Eleizgaray, Manuel. In Casares, E. (zuz. ), Espainiar eta Hispanoamerikako Musikaren Hiztegia (v.4, p. 648). [Madril]: Egile eta Editoreen Elkarte Nagusia, 1999.
- ERESBIL: Euskal musikaren partiturak: katalogoa. Kontsulta Eresbilen
