Enpresariak

Artola Galardi, Víctor

1887ko ekainaren 13an, bere aita Suezko Kanalaren administraria zela Port Saiden jaiotako legelaria, finantzaria eta publizista gipuzkoarra.

Deustuko Unibertsitatean, Bilbo, Legeak ikasi zituen eta Salamancan Zuzenbide ikasketetan lizentzia lortu zuen. 1908an bere doktore tesia argitaratzen du: EI problema jurídico de la persona social, bere zuzenbide ikasketetan aurreko urtean aurkeztutakoa.

Foru Zuzenbideari buruz jarduteko Donostia-San Sebastianen 1917ko irailaren 1etik 9ra ospatutako abokatuen kongresuan partaidetza eraginkorra izan zuen.

Ponente bezala 1918an Oñatiko Kongresura Política tributaria municipal del País Vasco lana aurkeztuz, joan zen. 1918an Eusko Ikaskuntzako sortzaileetariko bat izan zen eta 1922ra arte politika eta gizarte Zientzien Sailetako bokal bezala batzorde iraunkorreko kidea ere. Donostia- San Sebastianen 1919an ospatutako euskal Udal Batzan parte hartzen du.

Gipuzkoako Aldundiko kontu-hartzaile lanpostua lehiaketaz irabazi zuen eta gero Bizkaikoa ere. Bilboko Aurrezki Kutxa Munizipaleko eta Donostiako Banco Guipuzcoanoko zuzendaria ere izan zen.

Gipuzkoako Aldundiko Udal Ogasun Saileko burua izan zen eta kargu horretan La política tributaria municipal del País Vasco bezalako Eusko Ikaskuntzaren V. Kongresuan (Bergara, 1930) aurkeztutako Euskal Herriari buruzko idazlan juridiko batzuk egin zituen. 1930. Urtean Eusko Ikaskuntzak sortutako Autonomia Batzordeko kide izan zen Primo de Riveraren diktaduratik II. Errepublikarako erregimen aldaketaz aurretik.

1941. urtetik Banco de Bilbaoko zuzendari nagusia izan zen. Trenbidearen Nazio Sareko, Altos Hornos de Vizcaya-ren, Iberdueroren eta beste hainbat enpresetako aholkularia izan zen.

Bilbon hil zen 1954an

  • Estornes Zubizarreta, Idoia: La construcción de una nacionalidad vasca. El autonomismo de Eusko Ikaskuntza (1918-1931), Donostia, 1990.