Lanbide liberalak

Unzurrunzaga Goicoechea, Juan Cruz

Kultur sustatzailea. Zarautz, 1939-09-14; Donostia, 2009-07-13.

Zuzenbidean lizentziatu zen Valladolideko Unibertsitatean, eta euskal preso politikoen defentsan hasi zen. 1973an, Salvador Allenderen Gobernuak bultzatutako helduen alfabetatzerako Onsev programarekin kolaboratu zuen Txilen. 1975eko irailean atxilotu eta preso hartu zuten Carabanchelen, ETA pm-ko kide gisa. Urte bereko irailaren 18an Madrilen hildako Montxo Martinez Antia militanteari eskainitako Infiltración (Hordago, 1979) liburua idatzi zuen kartzelan. 1976an Euskadiko COPE (Coordinadora de Presos Sociales en lucha) elkartearen sorrera zuzentzen du eta Amnistiaren Aldeko lehen Gestoraren sortzaileetako bat da.

Garai honen ondoren, Albaina kultur sustatzailearen zuzendaria izan zen, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiarekin kolaboratu zuen eta beste kultur sustatzaile bat sortu zuen, Zum Zum. Mondragon Orkestrako managerra izan zen.

Galerista lanak Raquel Martínez de Ubagorekin batera Donostiako Altxerri Galeria abian jarri zuenean hasi zituen, non Eduardo Chillida, Vicente Ameztoy edo Equipo Crónica bezalako artistek bere lana erakutsi zuten. 1998an, Laura Esteverekin batera, Laura Esteve-Arte Lanak galeria zuzendu zuen.

Ekain Arte Lanak, bere azken proiektua, 2001eko urtarrilean ireki zuen bere ateak, artearekiko eta kulturarekiko bere filosofia bizirik mantenduz, guztiontzako espazioa dagoen lekua izanik, gaur egun bere aretoetan erakusten duten egileetatik hasi eta artista elbarrien taldeetaraino.