Politikariak eta Kargu publikoak

Unza, Juan

Gipuzkoako diplomazialaria eta politikaria, Usurbilen jaioa XVI. mendearen azken herenean. Jaioterritik 1589an irten zen eta 1594an Felipe II.aren zerbitzura jarri zen. Erromako Enbaxadara destinatua izan zen, Sessako dukea enbaxadore zela. Espainiara itzuli zenean, erreginaren maiordomo nagusia izan zen, eta, hura hil zenean, Lermako dukearen zerbitzari izan zen. 1621ean erregearen idazkari izendatu zuten.