Enpresariak

Urgoiti y Achúcarro, Nicolás Maria

Enpresari eta ingeniaria. Madril, 1869-10-17 - Madril, 1951-10-8.

Bere biografoek bat datoz Nikolas Urgoiti papergintza-industriaren arlo guztiaren ikuspegi osoa izateko gai izan zen lehen eta azken enpresa gizona izan zena adieraztean. Egia esan, hori ez zen bere bertute bakarra izan, Urgoiti negozio gizona baino askoz gehiago izan baizen; enpresa gizona izaten amaitu bazuen ere, lehendabizi ingeniari bezala hasi zen, lehendabizi papergintzan eta geroago editore eta kulturaren sustatzaile bezala nabarmendu zen.

Urgoitiren seme nagusiaren hastapenak nahasiak izan ziren: sinesmen karlista (aitaren aldetik) eta liberaldun (amaren aldetik) sendia batetik etorria, bere gurasoek guda karlisten ondorioz Madrilera joan beharra izatearen ondorioz bertan jaio zen. Geroztik, Parisa eta Donostiara joan ziren, ez sufrimendu gutxiz. Zortzi urte besterik ez zeuzkan ume bat baino ez zela bere ama hil egin zen. Nikolas Tolosako Eskolapioetan barneratu zuten. Agian jasan izan behar izandako sufrimendu guztiarengatik eroso eta atsegintzat jo zituen, ez luzarorako, Madrilera bide-ingeniari ikasketak egitera itzuli baizen. Madriletik izandako oroitzapenak ingeniari tituluaz (1892) eta curriculum ikaragarriaz gain, hauts-giroa eta ikasle-nahaspila gelditu zitzaizkion.

Aurkeztu zitzaion lehen lanbide-eskaintza serioa Kadagoa paper-enpresan ingeniari bezala lan egitekoa izan zen, Enkarterrin. Esperientziarik ez zuen arren, eskabidea gogoko izan zuen, soldata ona, argi indardun etxea eta ur korrontea -Euskal Herrian 1894an arrunta ez zena- ikatza doan eta soloa baitzituen; gerora bere ilobari hauxe idatzi zion: "en la fábrica vio Urgoiti el elemento tangible con que amarrar a la realidad su proyecto, en cierto modo utópico, de englobar en una vasta y flexible organización las industrias del papel, desde el cultivo del árbol que da su materia prima, hasta el libro y el periódico en que se hace vehículo del pensamiento". Berehala, ostera, sektorearen arazoez ohartu zen. XIX. mendearen amaiera aldera Gipuzkoak, bereziki Tolosaldeak, jarraituko paperaren makinarik gehienek zeuzkan (estatu mailan buru izanik -guztira 48tik 13 zeuzkala, atzetik Katalunia eta Valencia zirela) Bizkaia bidea eginaz zihoan bitartean. Egurraren pasta sartzean, biak izan zituzten eskandinaviar pasta eta britainiar ikatza eta euren erreka-emaria bezalako inportatzeko erraztasunak bezalako zenbait abantailaz onurarik izaterik, industria-kopurutan papera ekoizteko ezinbestekoak izanez.

Kontsumoa, aldiz, ez zen uste izan zen adina hasi eta merkatuak berandu baino arinago gainezka egin zuen.

1899an eta berriro 1900an, Urgoiti gaztea Alemaniatik eta beste iparreko lurralde batzuetatik izan zen, bertan in situ beste paper-enpresen egoera ezagutuz. Etorreran, behingoan paper-enpresarik kaltetuenak bizkaitarrak zirenaz ohartu zen, prezio-anarkia batetan, kostuaren azpitiko prezioekin ere, zeudela ikustean. 1901ean anarkia-egoeraren, merkatuaren kontrola bideratu zezakeen enpresa-batasuna egokia izan zitekeen aztertu edo bateratzearen aukera arakatzea eskatu zitzaion. Eskatutakoaren ondorioz, trust-aren oinarrizko burutapena izan zuen, fabrika desberdinen bategitearen bitartez gauzatutako integrazio horizontal bat lortu beharra zegoenaren burutapena, aldi berean lehengaien ustiapenetik hasita biltegien sorkuntza eta egunkarietan (El Sol, La Voz) eta baita argitaletxeetan (Calpe) ere partaidetza izatera arteko prozesu guztia besarkatu zezan integrazio bertikala ere lortuz. Batez ere, salmenta prezioak merkatu eta kontsumoa suspertzea nahi zen, baina Espainian ikaragarrizko arriskua zuen kontzeptu berria zen. La Papelera Española osatzen zuten hamaika konpainiek, Urgoitik Zuzendari nagusi bezala 1901eko abenduaren 25ean sortutako trust handia, kontzeptu horretara egoki doitzen zen.

Estatu mailan aitzindari izan zen trust kontzeptua aplikatu zenetik ondorengo bi hamarrekoetan Urgoitik ekoizpen-berregituratzeari aurre ekin zion, baina baita bere etsairik handienak izatera iritsiko zirenekin ere: egunkariak. 1912an, baliabide teknikorik aurreratuenak izan zituelako pasta eta papera ekoizteko gai izan zen Errenteriako fabrika-eredua zabaldu zuenean berregituratze horretan ikaragarrizko urratsa eman zuen. Fabrika horren aurrerapenaren nondik norakoaz jabetzeko lehenengo urtean 25etik 30erako eguneroko Tona paper ustiatzen zituena esatea besterik ez da; 1901ean Estatu mailan ekoizleenak ez zituen egunero 10 Tonatik gora. Ondorioa La Papelerak bere ekoizpena nabarmen gehitzea izan zen, egunkarien prezioa jaitsiz: hala ere, fabrika berrien boom-a zela eta merkatu-kuota galdu zuen. Urgoitik 1914ko urtarrilean, grinarik handienarekin ekin zion helburuetariko bat izan zela, gauzatutako Central Papelera izeneko sektorearen kartelizazio bat bultzatu zuen. Azken baten, fabrika bakoitzak ekoizten zuenaren araberako salmenta kupoa ezarriz, ohiko paperaren merkatua batzen zuen salmenta-etxeaz ziharduen.

Bere enpresa-ikuspegi zabal eta ugariak Urgoitiri Madrilen aurrendariak izan ziren ekimenak sustatzea ahalbideratu zien. Papergintza-industrietan bere erantzukizunei eutsiko die (Sociedad de Fabricantes del Papel izenekoa 1919an sortuz), eta halaber, prentsa eta kultura esparruetan ere arituko da, ondorengo bi hamarkadetan zehar bere distira propioa izanez jardungo duela. Jose Ortega y Gasset pentsalariarekin elkarlanean jardunaz, El Sol egunkaria sortu zuen (ez paper-esparruaren bozeramaile izatea egozten zioten kritikarik gogorrenak jaso gabe), Prensa Gráfica Españolako lehendakaritza ere gehituz. Arinago negozio-gizon batek gutxitan jardun izan zuen, berak egin zuen bezala, esparru intelektual eta politikoetan, kultura ekimenetan eta eztabaida guneak zirenetan.

Mailaz maila papergintzan garrantzia galduz joan zen, kultura eta argitalpenei dagozkien esparruetan sartuz joateko, Calpe fundazioa (geroago, 1923an Espasarekin bat eginda bere enpresa-trustak egindako paper bera erabiliz), La Casa del Libro-ren (Madrilen kultura eta merkataritza erreferentzia-gune izango dela) inaugurazioa, edota arratsaldeko La Voz argitalpena bezalako ekintza aipagarriak ere sustatzeari ekin izan zion.

1932tik aurrera, bere irudia ea erabat desagertu egiten da. Arrazoia, bere osasun mentalaren gainbeheratzea da, bere semeek suitzar erietxe baten sartzera eramanez. Bertan eman zituen Guda Zibileko urteak. 1939an itzuliko da eta inoiz bukatuko ez zuen autobiografia bat idazten hasi zen. Madrilen hil zen 1951an.