Pintorea. Zarautzen jaio zen 1961ean.
Arte Ederretan graduatua UPV/EHUn (1984), Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka jaso zuen, Bilboko Windsor galerian erakusketa jarri zuen eta Gipuzkoako Artista Berrien Lehiaketan lehen pintura saria irabazi zuen. Hurrengo urtean Alemanian egin zuen erakusketa, eta bigarren saria lortu zuen Murtziako Areto Nazionalean. 1987tik aurrera, bere paisaiak erakutsi ditu, besteak beste, Bilbon, Zarautzen, Irunen, Donostian, Vienan, Bartzelonan, Zurichen, Basilean, Hannoverren eta Lausannen, eta 1991n lehen saria lortu zuen Suitzako hiri horretako Nazioarteko XIII.
