Eskultoreak

Ursularre Echeverria, Juan de

XVII. mendeko eskultore gipuzkoarra, Gaintzan jaioa. Gipuzkoako erretauletan Madrilgo eskola barrokoaren ildoen hedatzaile nagusia.

Espainiako Gorteetan aritu zen lanean mendearen erdi aldera eta hainbat artelan utzi zituen.

Beasaingo erretaula nagusia berak egin zuen (1670) eta bere jaioterriko parrokiko aldameneko bi erretaulak ere bai (1671). Zaldibiako erretaularako planoak (1677) ere berak egin zituen eta gero P. Latijerak egin zuen erretaula. Ursularrek eginak dira Olaberriko erretaula (sagrarioa), Idiazabalgoa (1674), Lazkaokoa (1683) eta Etxarri Aranazkoa (Nafarroa). Azken hori, Etxarrikoa, 1687an egin zuen.

Erref. Cendoya, Ignacio: El retablo barroco en el Goierri, Donostia, 1992.