Euskal musikaria. Getxoko Ondarreta abesbatzaren zuzendaria da 1977tik, bere aita Nicolas Torre Martinez ordezkatu zuenetik. Bizkaiko hiriburuko Juan de Antxieta Musika Ikasketen Zentroko irakaslea da. Bilboko eta Donostiako ganbera orkestretako zuzendaria izan zen. Ikertzaile eta musikologoa da, eta XVI. eta XVII. mendeetako autore italiarren lanak estreinatu ditu, baita abangoardiako musika korala ere, hala nola Castelnuev-Tedescoren eta Carlos Iturralderen lanak.
