Artikulugileak

Bereciartua, Iñaki

Aita frantziskotarra.

Euskara eta euskal kultura sustatzeko asmotan, Jakin aldizkaria sortu zuen 1956an Arantzazuko santutegian Fernando Mendizabal eta Iñaki Basterra frantziskotarrekin batera. Aldizkariaren arlo ekonomikoaz eta logistikoaz arduratu zen.

Jakin, Goiz Argi eta Anaitasuna aldizkarietan argitaratutako hainbat artikulu ere idatzi zituen.

Lan pastorala udalerri askotan egin zuen; Tolosa izan zuen azkena.

2006an Jakin aldizkariaren berrogeita hamargarren urteurrenaren harira, aldizkariaren sortzaileek omenaldia jaso zuten Arantzazun.

2009ko urtarrilaren 5ean hil zen Iñaki Bereziartua, 73 urte zituela.