Literatoak

Beobide, Krispin

Euskal idazlea. Azpeitian jaio zen 1848ko urriaren 25ean. Tolosan hil zen 1891ko maiatzaren 28an.

Gazte izanik Donapaleura (Nafarroa Beherea) joan zen eta bertan egin zituen apaiz-ikasketak eta frantziskotar arropak jantzi zituen. 27 urterekin Tolosara itzuli zen eta bertan birsortu ziren frantziskotarrak Madrilek agindutako ordena erlijiosoaren bereizketaren ostean. Tolosa armada liberalaren eskuetan erori zenean, Zarautzera joan zen 1875ean. 1884an Tolosako komentuko nagusi izendatu zuten. 1885ean Asis-co loria edo Francisco Santu aundiyaren eta pobrien aita-lenaren bizitza... lan handia argitaratu zuen Tolosan, 562 orrialdekoa. 1966an, Auspoa Bildumak lan horren bigarren edizioa argitaratu du Asisko loria izenburuarekin. Jesus Aurraren bederatzi-urrena lanaren egilea ere bada (Tolosa, 1887).

  • Armiarma. Literaturaren zubitegia. "Krispin Beobide" [Kontsulta data: 2011ko urriaren 10].