XVI. mende amaierako Gipuzkoako eskultorea. Alkizan jaio zen 1551n, eta 1625 inguruan hil zen.
Juan de Anchieta azpeitiar entzutetsuaren dizipulu gogokoena izan zen. 1583 aldera, Juan de Iriarterekin batera lan egin zuen Donostiako San Bizente parrokia-elizako erretaula nagusian. Besteak beste, lan hauek egin ditu: Tolosako San Frantzisko eta Santa Mariako erretaula nagusiak (azken hori Anchietak hasi zuen eta 1781ean suntsituta geratu zen sute batean); 1617an Errenteriako parrokiarako eraikitako santutegia, Vargas Poncek Cean Bermudezi idatzitako gutunetako batean merituzko obra zela adierazi zuena; bere jaioterriko santutegia; Hernaniko San Juanekoa, eta Berastegiko, Lezoko eta Hiriberri-Aezkoako erretaula nagusiak. Ziurrenik berea izango da Bartzelonako Mares Museoan gordetzen dutena, Nafarroako Urraul Bailaratik datorrena. Bere obra nagusitzat hartzen da Nafarroako Cascanteko Asuncion parrokiako erretaula, Anchietaren dizipulua zen Pero Gonzalez de San Pedrorekin lankidetzan egindakoa.
- ARRÁZOLA, M.ª Asunción. El Renacimiento en Guipúzcoa. II libk., V kap. Donostia, 1968.
- CÉAN BERMÚDEZ. Diccionario histórico de los ilustres profesores de las Bellas Artes en España. Madril, 1800.
- ECHEGARAY, C. La Tradición artística del Pueblo Vasco. Bilbo, 1919.
- HUARTE, José María de. Juan de Anchieta. Sus retablos y los de sus discípulos. Donostia, 1925.
- BIURRUN. La Escultura religiosa y Bellas Artes en Navarra, durante la época del Renacimiento. Iruña, 1935.
- CAMÓN AZNAR. El escultor Juan de Anchieta. Iruña, 1943.