Industriak

PAPELERA ESPAÑOLA

Sozietate anonimoa. 1901eko abenduaren 25ean sortu zen, Kadagua, Vizcaya, Vascobelga, Guipuzcoana, Laurak-Bat, Navarra, Zaragozana, Gosálvez, Manchega, Magdalena, Aragonesa eta Segovianako paper-fabriken instalazioen elkartzearen bidez. Bilbon du egoitza, eta bulego nagusiak Madrilen ditu. Stockholmen, Pasaian (Gipuzkoa) eta Bartzelonan ordezkaritzak ditu. Lantegiak: Aranguren eta Arrigorriaga (455 langile) (Bizkaia), Tolosa eta Errenteria (Gipuzkoa), Prat de Llobregat (Bartzelona) eta Villanueva de Castellón (Valentzia). Feltroen tailerrak Errenterian (500 langile), iztukatuak Tolosan, zaku eta paper xurgatzaileak Arangurenen, kutxak Prat de Llobregaten, paper xurgatzaileak Villanueva de Castellon. Filialak: % 100eko partaidetzarekin, Papelera Godó, S. A.; Onena, Bolsas de Papel, S. A.; Sociedad Anónima de Manipulados; Saltos del Bidasoa, S. A. % 50ekin edo gehiagorekin, Tejidos de Lino, S. A.; Espasa-Calpe, S. A.; Electra de Zalla, S. A.; La Cellophane Española, S. A.; Almacenes Generales de Papel, S. A. % 50etik beherako partaidetzarekin: Perot, S. A.; Beotívar y Cía. 8.160 Ha. mendi propio ditu, eta 2.366 Ha. mendi partzuergoan. Zentral termikoek 20.200 kW-ko potentzia instalatua dute. Gainera, 16.224 KWko potentzia hidroelektriko propioa du, eta 5.976 KW zentral hidroelektriko filialak; horrek guztiak bere energia-beharren % 50 asetzeko aukera ematen dio.Alberto CIAURRIZ.