Instrumentugilea

Sarobe, Luis Ángel

1956ko apirilaren 13an Durangon jaiotako pianista bizkaitarra.

Bilboko Kontserbatorioan ikasi eta karrera-amaierako aparteko saria lortu zuen. Gero, bere piano eta harmonia ikastetak jarraitzeko asmoz Madrilera mugitu zen. 1977an Ottawara joan zen bere ikasketak hobetzera.

1975an Bartzelonako "María Canals" lehiaketaren Ohorezko diploma bereganatu zuen eta 1978an Kanadako piano Lehiaketa Nazionalean finalista izan zen. 1982an Mallorcako "Federico Chopin" lehiaketako bigarren saria eskuratu zuen.

Espainia, Kanada eta Japoniako hiri ezberdinetan kontzertuak eskeini ditu. 2001ean Quebec (Kanada) hiriko kontserbatioan irakasle zen.