XIX. mendeko gipuzkoar militarra, Hondarribian 1808an jaioa. Bere jaioterriko alkatea 1830, 1831, 1841, 1844 eta 1845ean. Euskal Tertzioko komandante nagusia 1829an. Gipuzkoako diputatu nagusia, lehen alderdikoa, 1833ko uztaileko Elgoibarko Batzarretatik. 1844ko abuztuko Azpeitiko Batzarretan berrautatua izan zen, 1847ko uztaileko Oñatikoetan, 1852ko uztaileko Tolosakoetan eta 1857ko uztaileko Debakoetan. Mugaren mugak konpontzeko mandataria izan zen.
