Militarrak

Ramery Echauz, Tomás de

XVIII. mendeko itsasgizon gipuzkoarra, Hondarribian 1751 inguruan jaioa eta Donostian 1818an hila.

Alferez de fragata (1774), alferez de navío (1778), fragatako kapitaina 1792an eta ontzi-kapitaina 1805ean. Urte horretan, Trafalgarreko batailan parte hartu zuen, eta behin baino gehiagotan zauritu zuten. 1811n Espainiako Armadako brigadier izendatu zuten. Donostiako Marinako komandantea.