Euskal Herriko paisaia eta eszenen margolaria. Donibane Lohizunen (Lapurdi) jaio zen, 1877an; 1944an hil zen, Ainhoan (Lapurdi).
Aita lapurtarra (Pascal Bibal), margolaria eta ama zarauztarra (Dorotea Iburusqueta) zituen. Pascal aitari zor zaio Donibane Lohizuneko Saint-Jean-Baptiste elizako gangaren zaharberritzea.
Alfred Roll eta Gustave Colinen dizipulua izan zen eta, 1897 inguruan, hogei urte zituenean, Bilbon izan zen, Flores Kaperotxipiren arabera, Santiago Rusiñol margolari kataluniarra eta Regoyos, Losada, Zuloaga eta Alberto Arrúe maisuak kide nabarmenen artean zituen elkarte artistiko baten sortzailerik gazteena.
Euskal margolari nabarmena da, eta batzuetan dekorazio-konnotazio jakin batzuekin sortutako bere obrek miresmena sortzen dute bere konposizioaren ausardiagatik eta bere pertsonaien mugimenduagatik: dantzariak, arrain-saltzaileak edo zaldizkoak.
1914ko Gerraren ondorioz Kubara bidaiatu zuen eta Frantziara itzultzean Erakusketa ugari prestatu eta ospatu zituen, txalo eta miresmen handiz. Frantziako Estatuak bere koadroen bilduma bat erosi zuen, eta Bonnat museoan Bibal funts bat gordetzen da, artistak berak dohaintzan emandako koadro batzuez osatua. Parisko Nazioarteko Erakusketan Urrezko Domina lortu zuen 1937an.
Erakusketak:
- 1926: abuztua, Musée Basquen Arrue, Bienabe eta beste batzuekin.
- 1927: Paris, Les Marchandes de poisson lana aurkeztuko du Circle de la Librairie-n.
- 1928, Paris, erakusketa I. V Besteak beste, Vieilles maisons de Ciboure, Vieilles maisons d'Ascain, Ainhoa, Pêcheurs basque s, Paysages d'Ainhoa, Fontarabie, Quartier des pêcheu rs eta Basquaise allant marau. Paris, ekaina, erakusketa I. V Bibala. Baiona, irailaren 3tik 16ra, Pêcheurs à Saint-Jean-de-Luzekin Musée Basque erakusketan parte hartuko du. Parisen, Peintres des Pyrénées erakusketan parte hartu zuen urrian.
- 1932: Bordele, maiatzean, Nieudan galerian, besteak beste, Études de corrida, Paysages basques eta Le Mois de Marie erakutsi zituen. Baiona, abuztua, erakusketa Musée Basque L'improvisateur, Ainhoa le matin, L'Église d'Ainhoa, Le Mois de Marie, La Palombière, La Nivelle à Dancharinea, Ainhoa (vieille ferme), Le Vieux chemin, Le Birche
- 1937: Pauek, apirilaren 22tik maiatzaren 22ra, Fandango eta Le Perron aurkeztuko ditu Société des Amis des Arts erakusketan.
Bere lanetako batzuk: Le Fandango (1926), L'Angélus (1926), En Pays Basque espagnol (1926), Partie de pelote à Ainhoa (1932, Frantziako Estatuak erosia) eta Maison basque aux meules de foin (olioa).
Artistak Musée Basque-ri dohaintzan emandako obren artean hauek dira aipagarrienak: Paysan regardant une partie de pelote (marrazkia), Le Jeu de l'oie (olioa) eta Danseurs basques des arceaux de Guipuzcoa devant l'église de Ciboure (olioa).
