Eskultorea, Irunen jaioa, Jose Salis margolariaren biloba. 1950ean, Limogeseko Dekorazio Arteen Eskola Nazionaleko eskulturako lehen saria eta zeramikako pinturako lehen aipamena irabazi zituen. 1972an, bere arreba Maria Teresarekin batera, Hondarribian Txantxangorri arte aretoa ireki zuen.
