Literatoak

Pradere Arruti, Blas

Euskarazko apaiza eta idazlea. 1851n Oñatin jaioa eta 1923an Donostian hila.

1896an Satanasen bandera edo liberalqueriya argitaratu zuen Tolosan, 1897an Secretos para hablar y escribir con claro el bascuence. 1905ean Bergara'ko azitetxe jakintsu duikintar erregezkoa, Aitzbeltz'eko zuloa eta Peñaflorida'ko Kondea agertzen dira.. 1897an Oiartzungo Euskal Jaietan Oyartzun eta bere seme ospatsuak lanagatik saritu zuten; 1905ean, Bergarakoetan, Bergara'ko seme argidotarrak lanagatik. 1912an eta 1914an, Tolosako eta Hondarribiko jaietan saritu zuten, hurrenez hurren, Tolosako erriyaren izenak lenago eta orain eta Aundigoai eta aginbídeai zor zayotzen begirunea, Edaleentzako gogoangarriak elkartearekin batera.